KOADROA | HITZA COLLAGE

18,00-tik 34,00-ra

Lamina ezin politagoa. Aita, ama, amona, Peru… edo nahi duzun hitz horri gustukoen dituzun argazkiak gehituko dizkiogu. Gainera, nahi izanez gero, esaldi bat ere gehituko diogu.

Amaren eguna edo aitaren eguna ospatzeko opari ezin hobea, urtebetetze opari originala ere izan daiteke. Edozein egun ona da maite dituzun horiei zure maitasuna adierazteko!


BI EUSKARRI AUKERAN

– Lamina 240gr-ko offset kartulina bat da, eta neurri estandarrak ditugunez, edozein koadrotan jarri ahalko duzu.
– PVCa zurrunagoa da, eta ez du markorik behar. 3mm-ko lodiera du, eta zuzenean jar dezakezu apal batean zutik edo pareta batean itsatsita tira hauen bidez.


ZENBAT ARGAZKI BEHAR DITUGU?

Gutxienez hitzak dituen letra kopura + 2
(guk ondoen geratzen direnak erabili ahal izateko).

– AMA: 3 + 2 = 5 argazki gutxienez
– AITA: 4 + 2 = 6 argazki gutxienez
AMONA= 5 + 2 = 7 argazki gutxienez


ARGAZKIAK NOLA BIDALI

Eskaria egin eta gero, konfirmazio e-mail bat helduko zaizu. Argazkiak e-mail horri erantzunez bidali.


Inprimatu aurretik proba bat bidaliko dizugu, zure onespena eman diezaguzun. Behin konforme zaudela, inprimatuko dugu.
– Noiz edukiko dut eskaria prest?: Eskaria egin eta 2-3 egunetara diseinua bidaliko dizugu. Behin zure onespena edukita, inprimatu eta bidalzeko 3-4 egun beharko ditugu. Oso zaila da data zehatz bat ematea, aldaketak egin eta onespenean egun batzuk pasa daitezkeelako, baina kontuan hartu gutxi gorabehera 8-10 egun izango direla.

Garbitu
Hitza sartzea falta zaizu
Argazkiak colore ala zuri beltzez nahi dituzun hautatzea falta zaizu