ESKOLA AGENDA 2024-2025

17,95

Laugarren urtez, aurten ere sorpresa agenda diseinatu eta sortu dugu. Noski, 2024-2025 ikasturteko agenda euskaraz egin dugu, betiko moduan pegatina eta guzti! Portadan esaldi polit bat: Ametsak betetzeko dira, proposatu, apuntatu eta desio guztiak egi bihur ditzazun.

Aurten aldaketa batzuk egin dizkiogu: neurria apur bat handitu dugu, portadak estanpazio berezia du eta goma beharrean erregela bat gehitu diogu. Seguru gustoko duzuela!

Urteko plan guztiak apuntatzeko balioko dizu, eta gainera, extraz betea dago. Zeintzuk diren jakin nahi?

  • – Eskola agenda (irailetik abuztura)
  • – Hilero portada ezberdin bat, hileko egutegi eta egitekoekin
  • – Aste bat bi orrialdeko
  • – Euskal Herriko jaiegunak herrialdeka banatuta
  • – Egun bereziak ilustrazio eta esaldiz lagunduta
  • – 2024 – 2025 egutegia
  • – 2024 – 2025 plangintza egutegia
  • – 2025 – 2026 plangintza egutegia
  • – 3 ordutegi ezberdin
  • ———
  • – Liburuak, filmak, abestiak… apuntatzeko orria
  • – Webguneak eta pasahitzak gordetzeko orria
  • – Koloreztatzeko egutegia (hilerokoarentzako, migrainak apuntatzeko…)
  • – Pegatinadun bi orrialde
  • – Koadrodun eta lerrodun oharretarako orriak
  • ———
  • – A5 neurria (15×21 cm)
  • – Wire-o zuridun enkuadernazioa
  • – 158 orrialde, 90gr-ko offset paperean
  • – Tapa gogorrak 
  • – Erregela orri markatzailea

172 stockean